Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Partículas de luz, Vaivén Producciones

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
Argiaren hautsa, Partículas de luz
Antzoki Zaharra
2019 Mai 26
/ 19:00
18; 10 EUR
Gaztelaniaz

Oharra: lan honen euskarazko bertsioa maiatzaren 24an eta 25ean antzeztuko da Antzoki Zaharran.

Milagrosek, bizipoza darion emakumeak, Manuel zakar eta iheskorra ezagutuko du zahar egoitza batean. Milagrosek bizitza maite du, Manuel heriotzaren zain dago. Bien artean egunak itxuraldatu eta beldurrak uxatuko dituen harremana sortuko da…

Antzezlana bizitzaren eta azken aukeren aldarrikapena da, duintasunaren inguruko hausnarketa eta erronka berriei eusteko gonbidapena…Idazkera errealistari estuki helduta, baina komikigintzaren unibertsoaz eta zinema klasikoaren xarmaz zipriztindua, Argiaren hautsak bihar bertan hasteko moduko “beste bizitza hori” jorratzen du.

Miren Gojenola, Mikel Laskurain, Ander Iruretagoiena, Ane Salvador dira Luis Elizetxearen lan honen protagonista, Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu