Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Garai zekenak

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
Garai Zekenak
Victoria Eugenia Antzokia
2019 Mai 15 - Mai 18
/ 15-16; 20:00 / 17; 22:00 / 18; 18:00
12 EUR
Euskaraz
Euskaraz

Heddaren drama, askatasunik ez dagoen drama da. Hedda harrapatuta sentitzen da bizitza kaskar batean. Dagoeneko ez du desiorik, eta munduan gauza bat bakarrik egin dezakeela uste du: erabat aspertu. Heddaren eta bere senideen denborak zitalak dira. Energia norberaren gauzetan jartzen da, beraz, ez dago denborarik bestea zintzoki artatzeko.

Henrik Ibsenen dramaren pertsonaiak lotu eta menderatzen dituen dinamika psikologikoak euskal inguru eta inguru garaikide batera eraman dira, non unibertsitateko mundu akademikoaren asmo handiak nagusi baitira. Miren Gaztañaga, Kepa Errasti, Arantza Goikoetxea, Gabriel Ocina, Aritza Rodríguez eta Pako Revueltas dira Denise Despeyroux-ren egokitzapen honen protagonista, Raúl Canceloren zuzendaritzapean.

Ekoizlea: Arriaga Antzokia.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu