Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

XIX. Donostia Antzerki Saria

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
XIX. Donostia Antzerki Saria
Victoria Eugenia Antzokia
2019 Mar 27
/ 19:30
Gonbidapenarekin
Euskaraz
Euskaraz

Oharra: gonbidapenak martxoaren 26ean eta 27an egongo dira eskuragarri Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan (11:30-13:30 / 17:00-20:00).

Urtero, martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna dela eta, Donostia Antzerki Saria ematen zaio aurreko urtean hirian euskaraz antzeztutako obra onenari. Oraingo honetan, Vaivén Produccionesen Sherezade eta tipularen azalak izan da lan irabazlea. Sari banaketa galaren ondoren, Axut! konpainiaren Zazpi Senideko antzezlana emango da:

Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik? Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.

Ximun Fuchs eta Manex Fuchs dira Artedrama eta Le Pettit Theatre de Painen elkarren arteko ekoizpen honen protagonista, Ander Lipusen zuzendaritzapean.

2019ko Munduko Antzerki Eguneko mezua

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu