Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Un marido ideal, Secuencia 3

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
un marido ideal
Victoria Eugenia Antzokia
2019 Ots 16 - Ots 17
/ 16, 20:00; 17, 19:30
20, 15, 8 EUR
Gaztelaniaz
Estreinaldia

Kanpo Arazoetarako ministroa –Sir Robert Chiltern– senar ezin hobea da emazte Lady Chiltern-entzat, politikari distiratsua eta zaldun miresgarria. Gizartearen aurrean, bikote ezin elkartuagoa osatzen dute biek ala biek. Harmonia hori kinka larrian geratuko da Mrs. Cheveley agertutakoan, xantaia egingo baitio Robert Chiltern-i, iraganeko sekretu bat argitara ateratzeko mehatxu eginda: nola eratu zituen ibilbide politiko miresgarria, aberastasunak eta ezkontza. Ustelkeria dugu aurrez aurre. Hesiturik, bere betiko lagun bati eskatuko dio aholkua, Lord Arthur Goring-i, zeina goi-mailako gizarteko guztiek ezagutzen baitute haren adimena eta jantziak direla-eta, dandi peto-petoa izaki.

Juanjo Artero, Ana Arias, Carles Francino, Candela Serrat eta Ania Hernández arituko dira, Juan Carlos Pérez de la Fuenteren zuzendaritzapean, politikaren, giza miserien, thriller politikoaren eta bikote harremanen artean dabilen komedia honetan.

Informazio gehiago: Secuencia 3

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu