Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

13, Peripécia Teatro

Antzerkia eta dantza
Teatro
13, Peripecia Teatro
Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz K.E.)
2019 Ots 23 - Ots 24
/ 23, 20:00; 24, 19:30
10 EUR
Gaztelaniaz
75 minutu

Fernando Pessoa eta José Luis Peixotoren testuen zatiekin baita garaiko lekukotasunetan oinarritutako antzezlana.

Fatimako agerraldien mendeurrena ospatu zen 2017an, maiatzaren 13tik urriaren 13ra, Peripécia Teatro 13. urteurrenarekin bat eginik, baita konpainiaren 13. ekoizpenarekin ere. Hiru artzaitxoak gainera, Fatimako igarleak izateaz gain konpainiaren lehen sorkuntzako pertsonaiak izan ziren. Seinale guzti hauek kontuan hartu ondoren, ikuskizun berria 13 izenez bataiatu dute, eta 2017ko maiatzean estreinatu zuten Cova de Iriatik 40 kilometrora.

13 ikuskizunak ez du jarraitzen thriller biblikoaren ildo narratibo bat, ezta fede paranormalaren gaineko komedia batena ere. Ez da fanatismo mirarigilearen inguruko satira bat, ez eta Lehen Gerra Handiko garaian Portugal sakonean falta zaien maitasun eta babesaren bila dabiltzan hiru umeen inguruko drama bat ere. 13 hori guztien arteko korapilo itsua da.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu