Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Besarkatzen, Verdini Dantza Taldea

Antzerkia eta dantza
Dantza
Besarkatzen, Verdini Dantza Taldea
Club Aretoa - Victoria Eugenia Antzokia
2018 Abe 03
/ 20:00
Gonbidapenarekin
Euskaraz
Euskaraz

Oharra: gonbidapenak emanaldiaren egunean bertan banatuko dira antzokiko leihatilan, arratsaldeko 5etatik aurrera.

Basarkada batek autoestimua hobetzen du, segurtasuna eta konfiantza ematen du, estresa gutxituz eta ongizatea sortuz, eta odolaren fluxua hobetuz. Gainera, doan da. Horra besarkadari egozten zaizkion onura batzuk; hurbiltasun handieneko une horri, non beso batzuek norbait biltzen baitute maitasuna, txera, samurtasuna, babesa... adierazteko. Gizakiok harresiak eraiki ohi ditugu bizi dugun gizarte honetan, etiketak ezartzen generoa, arraza, gaitasuna, sexu-identitatea eta beste hainbat zer-nolako direla medio.

Hogeita bost urtez Verdini Dantza Taldeak harresiak eraisten jardun ondoren, beso-zabalik dago zain, gizartearen besarkada beroa jasotzeko eta indarrez eta ilusioz jarraitzeko dantzaren bidez, desberdintasun funtzionala duten pertsonen garapena sustatzeko lanetan.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu