Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

XVIII. Donostia Antzerki Saria: Mami Lebrun, Xake Produkzioak

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
Mami Lebrun
Victoria Eugenia Antzokia
2018 Mar 27
/ 19:30
Gonbidapenarekin
Euskaraz
Agortuta Euskaraz

Oharra: gonbidapenak martxoaren 24tik aurrera egongo dira eskuragarri antzokiko leihatilan (11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00). Pertsona bakoitzak 2 gonbidapen jaso ahalko ditu.

Urtero, martxoaren 27an Antzerkiaren Nazioarteko Eguna dela eta, Donostia Antzerki Saria ematen zaio aurreko urtean hirian euskaraz antzeztutako obra onenari, eta halaxe egingo da aurten ere. Saria eman ondoren, obra saritua antzeztuko da: Mami Lebrun antzezlanak irabazi du aurten.

Egoitz eta Miren amona Kontxa hil berriaren omenaldia prestatzen ari dira. Amonaren etxeko ganbaran aurkitutako eguneroko batzuetan oinarrituko dira, Kontxak gaztetan Pariseko Cabaret batean bizitakoak kontatzeko. Horixe izango da omenaldiaren ardatza. Hala ere, Mireni kontatu ez dion sekretu bat dauka Egoitzek...

Mami Lebrun Xake Produkzioak konpainia sortu berriaren lehen antzezlana da.

Ane Pikaza, Kepa Errasti eta Ainara Ortega, Getari Etxegarairen zuzendaritzapean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu