Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Hormek diote (On Stage), Haatik Dantza Konpainia

Antzerkia eta dantza
Dantza
hormek diote
Victoria Eugenia Antzokia
2018 Ots 02
/ 20:00
20, 15, 8 EUR

Emigrazioa, generoen arteko ezberdintasuna, gizartearen automatismoa... DSS2016 egitarau barnean aurrera eramandako proiektua oinarri hartu eta bertako helburuak jarraituz, antzokirako ikuskizun bat sortu du konpainiak, bertan, parte hartu zuten artista ezberdinen lanak eta Haatikek kalerako sortutako bost pieza laburrak bilduz. Horma ezberdinetako artelanetan ageri diren kolore elementu eta marrazkiek, taularatze indartsu eta erakargarria izatea lortzen dutelarik.

Hormek esango luketeena aitzaki hartuta, elkarbizitzako zailtasun eta arazoez hausnartzen duen dantza ikuskizuna da Hormek diote (On Stage).

Informazio gehiago: Haatik Dantza Konpainia

OHARRA: ikuskizuna hasi aurretik, eta konpainiaren ibilbidea kokatzeko, hamabost minutuko hitzaldi - topaketa egongo da Maddi Castro kazetariarekin 19:30ean, antzokiko Txina Aretoan. Emanaldiaren ondoren, eta Ballet T-ko Ardo bat koreografoarekin programaren barne, Aiert Beobidek (zuzendariak), Olatz Beobidek (zuzendari artistikoak), Vitali Safronkinek (koreografoa) eta Pascal Gaignek (musikagilea) aurkeztutako lanaren sorkuntza prozesuaren zokoak aztertu eta ezagutaraziko dizkiete bertaratuei, antzokiko Club Aretoan.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu