Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Antzerkigintza Berriak

Antzerkigintza berriak

Idazketa dramatiko propioari bultzada

Proiektuaren helburua, bere garaian DSS2016ek sustatua eta bere legatuaren parte bihurtu dena, sortzaile eta antzerkigileen sare bat sortzea da, ohiko bakarkako lana eta horren ohikoa ez den talde lana uztartuz, antzerkigintzako materialak sortzeko harrobi bat eratzeko eta, horrela, antzerki konpainientzako eta sormen eszenikoarentzako erreferente bat eraikitzeko. Era berean, ekimen honek antzerki testu berrien sormena sustatu nahi du; testua partitura entregagaitzat ulertua, zuzendari batek eszenara dezakeena.

 

Gasteizko Principal Antzokiak, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak eta Bilboko Arriaga Antzokiak Antzerkigintza Berriak programa jarri dute abian berriro, sortzen ari diren antzerkigileei eta beste arlo artistiko batzuetatik etorrita (literatura, zinema...) sormen eszenikoan menturatu nahi duten sortzaileei antzerkiaren ingurunera hurbil daitezen errazteko asmoz.

Hauek dira 2021eko programan parte hartzeko 8 sortzaile hautatuak:

Aitor Fernandino
Graciela Doniz
Iñaki Cid
Alexandru Stanciu
Vanessa Espín
Markos Goikolea
Carlota Berzal
Ion Sagarzazu

Erakundeak

Antolatzaileak: Victoria Eugenia Antzokia (Donostia), Arriaga Antzokia (Bilbo), Principal Antzokia (Gasteiz).