Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Komunikazioa/Inkomunikazioa, Kukai Dantza konpainia / Tanttaka Teatroa / Arriaga Antzokia

Antzerkia eta dantza
dFERIA 2013
Komunikazioa/inkomunikazioa, KUKAI-TANTTAKA
Victoria Eugenia Antzokia
2013 Mar 21
/ 20:00
Gaztelaniaz
60 minutu

Oharra: adi sarreren inguruko informazio honi.

Ikuskizun honetan hitzetara ekarri nahi dugu hitz bihurtzerik ez dagoena … edo sentigaitz dena sentitu nahi dugu, edo imajinatu ezin dena imajinatu…
Agertokia pertsona desberdinek elkarrekin topo egiteko eta bat ez etortzeko leku bat da; hizkuntza desberdinak erabiltzen dituzte “Egote-Izate” horretarako; hitza, mugimendua, begirada, kantua, tresna bat edo bi… dantza-pauso batzuk, isiltasuna, gertatzen ari den guztia behatzea…
Eta egitasmo hori, berriz ere, Mikel Laboak irakatsi zigun zerbaitetatik sortzen da: espazio ireki batean jolas egitetik, non ideia eta bizipen desberdinek baitute lekua… Komunikazioa-inkomunikazioa lanean bezala, han galdu nahi dugu arakatzen hasteko. Ez da omenaldi bat, jolasean jarraitzea da, berarekin ikasi genuen jolas batean.

Kukai Dantza Konpainiaren eta Tanttaka Teatroaren arteko laugarren lankidetza da hau; oraingoan, unibertso berri batean ausartzen dira, zeina aurreko lankidetzetatik (1937, oroitzapenaren bidetik, Otehitzari Biraka eta Hnuy Illa) sortu baita.

Zuzendaritza: Mireia Gabilondo. Koreografia: Jon Maya. Dantzariak: Kukai Dantza Konpainia. Interpreteak: Miren Gaztañaga, Aitor Beltran. Zuzeneko musika: Iñaki Telleria. Irudiak: David Bernués. Argiaren diseinua: Xabier Lozano. Jantzien diseinua: Ana Turrillas. Laguntza bereziak: Jone San Martin, Israel Galván. Iraupena: 60 min.

Informazio gehiago: Kukai dantza konpainia

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu