Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Barrabás. La locura del poder, Albert Vidal

Antzerkia eta dantza
dFERIA 2013
LAURA ESCOBEDO Barrabás. La locura del poder, Albert Vidal
Antzoki Zaharra
2013 Mar 19
/ 18:00
Gaztelaniaz
70 minutu

Oharra: adi sarreren inguruko informazio honi

Estreinaldia.

Ikuskizuna gaur egungo gaiez ari da, Europan bizi dugun errealitate sozio-politikokoez eta, zehatzago, Espainiakoez. Barrabás manipulatzaile eta limurtzaile handi bat da, ondo dakiena nola erabili orain saria orain zigorra. Ezerk ez die ihes egiten haren atzaparrei, haren botere-grinari. Inoiz ez du aski, eta beti iruditzen zaio koska bat gehiago estutu dezakeela mendean daukana; batzuetan handinahiak erotuta jardungo du bere eginkizunetan, tarteka jukutria makiavelikoak eginez errealitate sozio-politikoaren kudeatzaile gisa.

Ikuskizunean, kulturan, kirolean, justizian, ikasketa-programetan, osasunean, eta abarretan egin diren aurrekontu-murrizketekin zerikusia duten gaiak ukituko dira, Barrabásen diskurtsoek zuzeneko musikaren laguntza izango dute. Kantuek eta dantzek bere nagusigo erabatekoa ospatzeko dituen eroaldiak azpimarratuko dituzte.

Lana irakurtzeko giltza satira tragikomikoa izango da, espainiar umore beltzaren tradizioan erabat.

Etenaldi labur baten ondoren, Albert Vidalek kanta teluriko bat eskainiko die ikus-entzuleei Xavier Macaya gitarrajotzailearen batera. Kantuak Bizitzari eta itxaropenari kantuan du izenburu.

Autore, zuzendari eta interpretea: Albert Vidal. Dramaturgia: Maryse Badiou. Testuetan laguntzailea: Toni Corominas. Aholkularitza artistikoa: Oghi Ochir, Empar Roselló, María de Marías, Leonardo Alalú. Musika: Xavier Macaya, Pitu Andreu, Albert Vidal. Musikariak: Xavier Macaya, Pitu Andreu. Argazkia: Leopold Samsó. Jantziak: DressArt. Makillajea: Gabriel Moreno. Argiaren diseinua: Albert Vidal. Argi teknikaria: Jordi Ribera. Zuzendari teknikoa: Denys Sanz. Ekoizpen laguntzailea: Oghi Ochir. Distribuzioa: FreeArt. Iraupena: 70 min.

Informazio gehiago: Albert Vidal

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu