Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

El hijo del acordeonista, Tanttaka / Victoria Eugenia Antzokia / Arriaga Antzokia / Gasteizko Principal Antzokia

Antzerkia eta dantza
dFERIA 2013
El hijo del acordeonista
Victoria Eugenia Antzokia
2013 Mar 18
/ 20:30
Gaztelaniaz
95 minutu

Oharra: adi sarreren inguruko informazio honi

David eta Joseba txikitako lagunak dira. Haur izateari utzi berritan Davidek jakingo du aitak nazionalei lagundu ziela gerra zibilean. Frankismoaren aurkako borrokak liluratuta, batak arrazoi ideologikoengatik, emozionalengatik besteak, artean hasi berria zen ETAn sartzea erabakitzen dute 70eko hamarkadaren hasieran. Ezkutuko borrokaldi labur eta trakets baten ondoren Frantzian erbesteratuko dira. Handik gutxira etorriko da Daviden desilusioa, eta aurrerago, ETA uztea, eta lagunari eta taldeari egindako traizioa. Espetxetik irten ostean, kideen artean zokoratuta dagoenez, Davidek Ameriketara joatea erabakiko du, bizitza berri bat hasteko asmotan. Hogeita hamar urte geroago Davidek Josebaren bisita jasoko du eta soinujolearen semeak, iraganean iskin egin nahi izan zien mamuei aurre egin beharrean gertatuko da.

Bernardo Atxagaren izen bereko eleberriaren egokitzapena antzerkirako.

Zuzendaritza: Fernando Bernués. Zuzendari laguntzailea: Vito Rogado. Egilea: Bernardo Atxaga. Antzerkirako egokitzapena: Patxo Telleria. Gaztelaniara itzulpena: Asun Garikano/Bernardo Atxaga. Musika: Iñaki Salvador. Eszenografia: José Ibarrola. Argiztapena: Xabier Lozano. Irudia: David Bernués. Jantziak: Ana Turrillas. Interpreteak: Mattin Apaolaza, Aitor Beltran, Joseba Apaolaza, Mikel Telleria, Iñaki Rikarte. Patxo Telleria, Mikel Losada, Amancay Gaztañaga, Asier Hernández, David Pinilla, Vito Rogado, Anke Moll, Mireia Gabilondo, Iñaki Salvador. Ekoizpen exekutiboa: Koro Etxeberria. Ekoizpena: Arriaga Antzokia, Gasteizko Principal Antzokia, Victoria Eugenia Antzokia, Tanttaka Teatroa.

Informazio gehiago: Tanttaka

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu