Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

El peligro de las buenas compañías, Fernando Cayo & Carmen Conesa

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
El peligro de las buenas compañías
Victoria Eugenia Antzokia
2022 Mai 28
/ 19:30
24, 18, 10 EUR
Gaztelaniaz

Bi bikote dira protagonista El peligro de las buenas compañías antzezlanean: Lola eta Julia ahizpek beren senar Tristan eta Felixekin osatzen dituztenak. Tristan, abokatu ospetsu bat, bere ibilbide profesionalaren gailurrera iristear, ezkontza-krisi larrian sartzen da bere koinatu Felixen familia-hurbiltasunak eragindako ondorio gaiztoak direla-eta. Felix, gizon akasgabea, ona, eskuzabala, zintzoa eta samurra, konparagai jartzen diote Tristani berak nahi baino sarriago, eta erkaketa etengabeak erantzukia eta kexa besterik ez dakarkio. Halatan, konparazio horiek herra bizia pizten dute Tristanengan, nahiz eta koinatuak ezer berezirik egin ez, bertutetsua izateaz aparte. Bien bitartean, Lolak, filosofia irakaslea, negozioa jarri nahi du bere kontura, eta Juliak, berriz, ebakuntza bat jasango du, engainu jostagarri baten bidez ezkutatuz gaixotasunaren larria beste hirurei, baita Felix senarrari berari ere, ez sufriarazteagatik.

Ekibokoak, nahasteak, gaizki-ulertuak, iruzurrezko ordezteak eta teatro-kolpeak bat bestearen atzetik doaz Javier Gomáren komedia honetan, zeina Juan Carlos Rubiok zuzentzen baitu eta Fernando Cayo, Carmen Conesa, Ernesto Arias eta Miriam Montilla aktoreek jokatzen.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu