Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

La batalla de los ausentes, La Zaranda

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
La batalla de los ausentes
Victoria Eugenia Antzokia
2022 Mai 27
/ 19:30
20, 15, 8 EUR
Gaztelaniaz

Ahaztutako bataila bat oroitzeko ekitaldiak behialako soldadu talde batetik geratzen direnak bildu ditu. Ia ez dira bereizten oroitzen dituzten mamu haietatik, beldurrarekin eta loriarekin batera lubakietan lurperatuta geratu zirenetatik. Esan liteke denborak behin betiko menderatu zituela, patuaren erasoek porrokatu zituztela, baina hala ere ez dute galdu azken ekintza loriosa egiteko esperantza.

Urteroko bileran, boterea erasoz hartzea planeatzen dute, ordaina jasotzea amesten, bidegabekeriei planto egitea, eta azkenean elkarrekiko lehia eta liskarren artean amaitzen dute. La Zarandak beti jarduten du mugaldea arakatzen, eta La batalla de los ausentes hau ere elegiaren eta fartsaren artean dabil, zertarako eta gaurko egoeraren alegoria gordina zertzeko umorearen bidetik.

Argazkia: Víctor Iglesias

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu