Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

En tierra extraña, Juan Carlos Rubio

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
En tierra extraña
Victoria Eugenia Antzokia
2022 Mai 20
/ 19:30
24, 18, 10 EUR
Gaztelaniaz

Concha Piquerrek aspalditik ezagutu nahi du Federico García Lorca. Gizona une hartako poetarik behinena da, eta emakumea, berriz, Espainiako kantaririk ospetsuena. Kanta bat idatz diezaion proposatu nahi dio. Federicok onartu egiten du gonbita. Batetik, miretsi egiten du kantariaren ahotsa, eta, bestetik, diru-premian da. Baina hainbeste gauza kontatu dizkiote valentziarraz (ez beti gauza onak), non pixka bat kezkatuta, jakin-min handiz eta berandu samar baitator. Elkartze horren benetako arrazoia zera da, Federicori jakinaraztea herrialdearen egoerak ez duela konponbide onik, eta haren izena zenbait zerrenda beltzetan ageri dela. "Bera bezalako jendeak" atzerrira alde egin behar luke lehenbailehen. Bere segurtasunagatik. Baina Federicok uste du gauzak baretu egingo direla.

José del Castillo militar eta militante sozialistaren erailketak kontu hori hobeto pentsatzera behartzen du. Beharbada, alde egin behar luke. Conchak esaten dio berak berehalaxe lor diezaiokeela Mexikorako bidaia-txartela. Baina poetak ez du hain argi ikusten hori denik bere patua. Espainia du aberri, eta inoiz ez da han bezala sentituko beste inon.

Diana Navarro, Alejandro Vera eta Avelino Piedad dira Teatro Español eta Som Produceren ekoizpen honetako aktoreak, eta Juan Carlos Rubio zuzendaria.

Argazkia: Javier Naval

Informazio gehiago: En tierra extraña

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu