Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak 1996an eman zien hasiera Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerei. Egun horren oroitzapenezko lehen gala handik urtebetera antolatu zen. Bere ildotik beti, Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXV. Galak dantza-estilo sorta zabala erakutsiko du, dantzari eta konpainien lankidetza altruistari esker, azpimarra berezia eginez bertako dantzari eta taldeetan.
Aurten estatu mailako zein atzerriko gonbidatuak izango ditu galak, besteak beste: Hodei Iriarte eta Urko Fernandez Marzana, Iker Rodríguez Sainz, Zuriñe Benavente, M.M. FlamencoDantza, Jone San Martin, Compagnie Illicite Bayonne, Asier Edeso eta Mimoza Koike, Aukeran Dantza Konpainia, Aitor Arrieta eta Lucia Lacarra Matthew Golding-ekin batera.
PROMOZIOA: gala honen sarrera Victoria Eugeniako leihatilan aurkeztuz gero, %20ko deskontua izango duzu Malandain Ballet Biarritz-en maiatzaren 5eko emanaldian. Egun horretan bi koreografia ikusteko aukera izango duzu: Suzko Txoria eta Udaberriaren Sagaratzea.
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa