Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Makers, Compagnie L'Alakran

Antzerkia eta dantza
dFERIA: Antzerkia
Makers, Alakran
Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz K.E.)
2022 Mar 15 - Mar 16
/ 16:15
12 EUR
Gaztelaniaz
100 minutu

Makers argiaz, denboraz eta maitasunaz ari den antzezlan bat da, komikotasun erabatekoaren eta emozioei eustearen artean dabilena, zentzugabekeriaren eta egiaren artean. Poetikotasuna eta filosofia nahasten dituen ikuskizuna, bizirik iraun dutenentzako eskuliburu gisakoa, errealitatean dugun ibilbideari irtenbideak ematen saiatzen dena.

Maker direlakoen betekizun funtsezkotik sortu da pieza: ikertzea, argia egiteko. "Detektibeak gara, sentigarriaren azpiko sentigarriaren bila gabiltza, soluzio poetikoa aurkitu nahi diogu errealitateari", azaltzen du Azkuna Zentroko artista elkartu honek. Horren emaitza eszenaratze hau da, non "duo komiko" batek gai klasikoak jorratzen baititu: maitasuna, denbora eta argia, umore hunkigarriarekin nahasian. Hala, beste ikuspuntu bat ematen digute ertz eta itxura lauso eta zalantzazkoak dituen garai hauskortu honetako egunerokotasunaz.

Beren proposamen eszenikoan, bereizi egiten dituzte alderdirik epikoena, batetik, non antzerkia "espioitza modu bat baita, mundua zainpean edukitzeko ikerketa", eta alderdi barnekoiagoa, bestetik, "sentigarriaren azpian ezkutaturiko sentigarria atzeman nahian". L'Alakran konpainiaren lanen ildoko ikuskizuna, Oscar Gómez Matak zuzendua.

 

Sorkuntza eta zuzendaritza: Oscar Gómez Mata Interpreteak: Juan Loriente y Oscar Gómez Mata Testuak: Agustín Fernández Mallo, Rodrigo García y Oscar Gómez Mata Lankidetza artistikoa: Delphine Rosay Antzezle lankidetza: Espe López Argiaren Sorkuntza eta zuzendaritza teknikoa: Leo García Soinu sorkuntza: Aymeric Demay Musika: Aymeric Demay, Las Colombinas, Carnival in Coal, Hiroki y Mi-yan, Novedades Carminha, Anton Bruckner Espazio eszenikoa: Vanessa Vicente Jantziak: Doria Gómez Rosay Ekoizpena eta administrazioa: Aymeric Demay Banaketa: Compagnie L'Alakran/ Carlota Guivernau Koproduzioa: Compagnie L'Alakran, Azkuna Zentroa Alhóndiga-Bilbao, Théâtre Saint-Gervais-Genève, Théâtre populaire romand - La Chaux-de-Fonds. Laguntzaileak: Pro Helvetia, Loterie romande, Fondation Ernst Göhner.

Esku programa

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu