Marco Goecke koreografo aleman ospetsua –zeinak berriki sinatu baitu Parisko Operarako azken sorkuntza-lana– eta Jean Philippe Dury frantsesa elkartu egin dira kalitate handiko emanaldia guri eskaintzeko.
Jean-Philippe Duryk Loti ederra ballet ospetsuaren berrirakurketa bat eskaintzen digu, une magiko baten bertsio ludiko eta onirikoa; Marco Goeckek, berriz, bere unibertsoan sartzen gaitu bere hizkuntza paregabeaz, Jimi Hendrix eta Keith Jarret-en musikekin; musikazaleen gogoa ere betetzen du Reinaissancek. Emaitza ikuskizun distiratsua da, oso arte-maila handikoa exekuzioaren aldetik. Reinaissance oso gogoko gertatu zaie dantza maite dutenei, eta ezin hobeto atxikitzen du era guztietako ikus-entzuleen arreta.
Zuzendaritza: Jean Philippe Dury Koreografiak: Jean Philippe Dury (The Hidden Beauty) y Marco Goecke (Nichts) Koreografia laguntzailea: Nichts: Giovanni di Palma Musika: P. Tchaikovski/Jimi Hendrix y Keith Jarrett Interpreteak: Compañía EBB eta artista gonbidatuak: Anton Valdbauer Sasha Riva, Simone Repele Jantzien diseinua eta egitea: Carlo Blanco. Atelier OuiLaDance Eszenografia: Jean Philippe Dury / Marco Goecke Argiztapena: Alberto Palanques y Alejandro Pintado Argazkia: Juan Carlos Vega Bideoak: Javier Moreno Errejidore lanak: Fernando Cuadrado Errepikatzailea: Cósima Muñoz Koordinatzailea: Ana Cabo Ekoizpena: Elephant in the Black Box Laguntzailea: Ministerio de Cultura (Acción y Promoción Cultural), Ayuntamiento de Madrid
Informazio gehiago: Elephant in the black box
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa