Mia baitezpadako eta ezinbesteko emakumea da bere etxeko egunerokoan, beste hainbat emakume bezala. Bere deabruen kontra borrokatzen da ama, aita, alaba eta senar "disidente" bat bere ardurapean dituen bitartean, baina batez ere Branko semeak galarazten dio loa, mugikortasuna galduz baitoa gaixotasun degeneratibo baten eraginez. Gaur, Brankok 25 urte betetzen ditu, eta sendi "akastunak" (egun "disfuntzionalak" esango genuke) festa prestatu dio. Horra pizgarria umorez, xalo eta zintzotasun izugarriz hitz egiteko noizbait garrantzia izan zuten gauzez, beti garrantzitsu izan behar luketenez: memoria, familia, denboraren joana, desberdina onartzea, gaztetasuna, maitasuna, beldurra, bakardadea, edertasuna, abandonoa, eromena, gaixotasuna... Bizitza.
Egilea: Ivor Martinić Gaztelerazko itzulpena: Nikolina Židek Interpreteak: Miren Arrieta, Ane Gabarain / Klara Badiola, Mireia Gabilondo, Asier Hernandez, Ander Iruretagoiena, Xabi "Jabato" López, Maria Redondo, Martxelo Rubio, Jose Ramon Soroiz, Dorleta Urretabizkaia Zuzendaritza eta gune eszenikoa: Fernando Bernués Zuzendari laguntzailea: Vito Rogado Jantziak: Ana Turrillas Argiztapen diseinua: Xabier Lozano Koordinazio Teknikoa: Acrónica Producciones Argazkiak: Mikel Martinez Diseinu grafikoa: Oier Zuñiga Administrazioa: Maite Gorrotxategi Produkzio exekutiboa: Ane Antoñanzas Ekoizpena: Nagore Plazaola, Paola Eguibar Banatzailea: Portal 71
Informazio gehiago: Tanttaka Teatroa
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa