Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Hegoak, Kulunka Teatro

Antzerkia eta dantza
dFERIA: Musikala
Hegoak, Kulunka Teatro
Club Aretoa - Victoria Eugenia Antzokia
2022 Mar 14
/ 16:45
12 EUR
80 minutu
Agortuta

Garbiñe Insausti, kantari eta aktorea, eta Iñaki Salvador pianojole ezaguna batu dira oraingoan HEGOAK kontzertua eskaintzeko. Ikuskizuna, bidaia musikal eta emozional bat izango da. Hegazti errarien moduan, hegoak izango ditugu lagun, beste leku, hizkuntza eta kantuetara iristeko, haiek ezagutu eta geureganatzeko asmoz. Eta baita hegoak ere, sorterrira bueltatu eta bertakoak, hemengoak, gogoratu eta maitatzeko. Laboa edo Imanolen eskutik ezagunak egin diren gure euskal kantuekin batera, Edith Piaf, Jaques Brell, edo Kurt Weill bezelako artista haundien melodiak ere bisitatuko ditugu emanaldian zehar.

HEGOAK, ez da kontzertu hutsa. Proposamen oso teatrala dugu, non Lorca edo Pessoa bezalako idazleen testu laburrak ere lekua izango duten, kantu eta autoreei ligatutako gogoeta eta istorio txikiak ere tartea izango dutelarik.

Gainera, gonbidatu berezi bat izango dugu: Maider Zapirain biolontxelista.

 

Ahotsa: Garbiñe Insausti Pianoa: Iñaki Salvador Biolontxeloa: Maider Zapirain Zuzendaritza: Garbiñe Insausti Musika moldaketak: Iñaki Salvador Argiztapen diseinua: Jorge Urrizola Gune eszenikoa: Garbiñe Insausti Prentsa: María Díaz Ekoizpena: Kulunka Teatro Banatzailea: Portal 71 (Euskadi). Proversus. Isis Abellán (Estatukoa)

Informazio gehiago: Kulunka Teatro

Esku programa

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu