Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Zarra 9.0, Adriana Bilbao

Antzerkia eta dantza
dFERIA: Dantza
Zarra 9.0, Adriana Bilbao
Kutxa Kultur Plaza- Tabakalera
2022 Mar 14
/ 13:30 (Akreditatuak Soilik)
EUR
12 minutu
Estreinaldia

1949. urtean, Malagaren kontrako partida batean, Zarrak eta Arnauk jauzi egin zuten baloiaren lehian, eta Arnau lurrera erori zen. Zarra areriorik gabe geratu zen atearen aurrean, baina kanpora bota zuen baloia. Antzeko zerbait gertatu zitzaion Coruñan ere, Depor-en kontra, Ponte erdiko atzelariarekin. Une hartan, garaipenaren edo are berdinketaren gola hain eskura izanik, jokoa gelditzea erabaki zuen. Halako balentriek bi sari ekarri zizkioten: Club Deportivo Málagak urre eta brillantezko ikurra eman zion, eta Coruñako Real Club Deportivok zilarrezko botafumeiro bat. Orobat, Kirol Merezimenduaren Errege Ordenaren Urrezko Domina jaso zuen, eta batez ere jendearen maitasuna bereganatu zuen.

Telmoren balioek handiagotu egin zuten Zarraren mitoa. Eta Telmotxo "beldurti"k zelaian zein etxean erabili zituen. Orain, jaio zeneko 100. urteurrena bete delarik, omenaldia egingo diogu, eta balentria hori gogoratuz hasi nahi izan dugu; izan ere, "Ingalaterraren kontrako gola" bezain ezaguna izan gabe, hura baino askoz handiagoa eta gizatiarragoa da.

* AKREDITATUENTZAT SOILIK

 

Zuzendaritza: Adriana Bilbao Musika Konposizioa: Guillermo Guillén Koreografia: Adriana Bilbao y elenco Interpreteak: Adriana Bilbao, Carmen Bejarano, Tatiana Cuevas, Blanca Lorente, Gabriel Matías, Miriam Pérez Banatzailea: D8 SORKUNTZA FAKTORIA.

Esku programa

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu