Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Semea pixka bat motelago dabil soilik, Tanttaka Teatroa

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
Mi hijo sólo camino un poco más lento
Victoria Eugenia Antzokia
2022 Ots 24
/ 19:30
22€ , 15€, 10€ EUR
Euskaraz
Berria Euskaraz

Urtarrilaren 19ko oharra: Hilaren 25 eta 26ko emanaldiak gaztelaniaz izango dira.

Mia baitezpadako eta ezinbesteko emakumea da bere etxeko egunerokoan, beste hainbat emakume bezala. Bere deabruen kontra borrokatzen da ama, aita, alaba eta senar "disidente" bat bere ardurapean dituen bitartean, baina batez ere Branko semeak galarazten dio loa, mugikortasuna galduz baitoa gaixotasun degeneratibo baten eraginez. Gaur, Brankok 25 urte betetzen ditu, eta sendi "akastunak" (egun "disfuntzionalak" esango genuke) festa prestatu dio. Horra pizgarria umorez, xalo eta zintzotasun izugarriz hitz egiteko noizbait garrantzia izan zuten gauzez, beti garrantzitsu izan behar luketenez: memoria, familia, denboraren joana, desberdina onartzea, gaztetasuna, maitasuna, beldurra, bakardadea, edertasuna, abandonoa, eromena, gaixotasuna... Bizitza.

Ane Gabarain / Klara Badiola, Jose Ramon Soroiz, Mireia Gabilondo, Martxelo Rubio, Dorleta Urretabizkaia, Asier Hernandez, Miren Arrieta, Xabi "Jabato" López, Ander Iruretagoiena eta María Redondo: horra Ivor Martinic balkandarraren antzezlan honetan parte hartzen duten aktoreak, Fernando Bernuésen zuzendaritzapean.

Informazio gehiago: Tanttaka Teatroa

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu