Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Errimak bi oinetan, Haatik dantza konpainia

Antzerkia eta dantza
Dantza
errimak
Gazteszena (Egia K.E.)
2021 Abe 03
/ 20:00
10 EUR
60 minutu

Dantza eta Bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Konpainiak sormenezko lurralde berriak esploratzen jarraitzen du eta oraingoan bertsolaritzaren soinua mugimendu garaikide bihurtzen du.

Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Uxue Alberdi, Odei Barroso eta bertsolari gehiagoren errimekin egingo dute dantza bost dantzarik. Igelaren bandak jarri die soinua bertsoei, eta Thierry Biscary, Maddalen Arzallus eta beste hainbatek jarri diote ahotsa. Bertsoa entzun, dantza ikusi eta emanaldia biziztu araziz.

Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna, eta horien bidez gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea, kantu ezagunei eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez.

Bertso saioak bezela, antzoki eta areto handietan egiteko emanaldia egokia izan arren, espazio ezberdinetan erraz eskeintzeko aukera emango duen formatu sinple batean oinarritzen da emanaldia.

Informazio gehiago: Haatik dantza konpainia

Oharra: ikuskizun hau aurki jarriko da salgai.

* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.


Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu