Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

La panadera, Sandra Ferrús

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
La panadera; Sandra Ferrús
Antzoki Zaharra
2021 Abe 02 - Abe 03
/ 19:00
20€, 15€ EUR
Gaztelaniaz

La Panaderak Concharen istorioa kontatzen digu: berrogei urteko emakume bat, okindegi bateko arduraduna, ezkondua, bi seme-alaba dituena. Bizimodu lasaia eta zoriontsua du emakumeak, eta egun batez jakiten du berari buruzko bideo bat dabilela sare sozialetan, non sexu-harremanetan ageri baita hamabost urte lehenago izandako bikotekide batekin. Bideoa orain atera da argitara, eta modu inkontrolatuan hedatu da, gizona famatua egin delako Italian telebistako reality bati esker.

Biluztasuna, amorrua, ezina, lotsa eta samina: horiek zipriztintzen dituzte emakumeak maite dituen zenbait lagun. Errukirik gabeko mezu zibernetikoek, izenik gabeko profilen atzean ezkutaturik, iritziak ematen dituzte, barre egiten diote, deshumanizatu egiten dute, eta Conchak gogor borrokatu beharko du beldurrak, oinazeak, sinesteek, ikasitakoak porroka ez dezaten.

Informazio gehiago: Iria producciones.

Argazkia: Luz Soria.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu