Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Maitasunaren itxiera; Miren Gaztañaga, Eneko Sagardoy, Pascal Rambert

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
Maitasunaren itxiera; Miren Gaztañaga, Eneko Sagardoy, Pascal Rambert
Antzoki Zaharra
2021 Urr 16 - Urr 17
/ 19:00
20€, 15€ EUR
Euskaraz
Euskaraz

Maitasunaren itxiera antzezlanean, Miren Gaztañagak eta Eneko Sagardoyk pasioz eta gordintasunez eszenaratzen dute bikote baten haustura lazgarria. Pascal Rambert egile eta eszena zuzendari frantziarraren Clôture de l'amour lanaren euskarazko egokitzapena da Arriaga Antzokiak ekoiztutako lana. Teatro Kamikaze taldearen La clausura del amor gaztelaniazko bertsioak ere arrakasta handia izan zuen. Oraingoan, Arriaga Antzokiak euskaraz ekoiztu eta sustatu nahi izan du antzezlan hau, eta, gainera, Pascal Rambert bera da zuzendaria.

Intentsitatea, emozioa, pasioa, gordintasuna, mina... horiek dira Maitasunaren itxiera lanaren interpretazioa ondoen azaltzen duten hitzetako batzuk. Hizkuntza da garrantzitsuena, egoera batzuetan tortura fisikoa baino eraginkorragoa baita. Bi maitale aurrez aurre, hainbat urtez eraikitzaile eta suntsitzaile izan duten harremana betiko itxi nahian.

Easo Gazte Abesbatzaren parte hartzearekin.

Esku programa.

Argazkia: E. Moreno Esquibel.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu