Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Mellizo doble; Israel Galván, Niño de Elche

Antzerkia eta dantza
Dantza
Mellizo doble; Israel Galván, Niño de Elche
Victoria Eugenia Antzokia
2021 Abe 22
/ 19:00
24€ , 18€, 10€ EUR

Oharra: Emanaldiaren ondoren, eta Ballet T-ko Koreografoarekin topaketa programaren barne, konpainiak aurkeztutako lanaren sorkuntza prozesuaren zokoak aztertu eta ezagutaraziko dizkie bertaratuei antzokiko Club Aretoan, Andoni Mutiloak gidatutako solasaldian.

Niño de Elche kantuan. Israel Galván dantzan. Gehienetan, flamenkoaren esperientzia gizatiar agertzen zaigu, gizatiarregia. Baina antzokiak su hartzen duenean eta larruazala eta haragia erretzen direnean, bi makinaren eskeletoaren azpikoa ikusten dugu. Badira aurrekariak: Meneses gaztearen makina bertsogilea, Vicente Escuderoren dantza motorduna, Val del Omar-en irudi konkretuak. Berez, flamenkoa makinen garaiko umea da, eta lurrun-motorrarekin batera hasi zen, ehungintzako fabrikarekin eta trenarekin, industria iraultzarekin batera eta kontrakarrean. Horregatik dugu gaizki-ulertua testuaren eta gertaeraren artean: Ikus-entzuleek espontaneotasuna ikusten duten horretan, hizkuntza zehatza eta arautua dago.

Emozio hori makina batek baino ezin du sortu. Eta hori da ideia, ikus-entzuleak dantzan jartzea ez da kontzertuaren makinerian sartzea eta parte-hartzaile bihurtzea baino. Teknikarekin lehia irekian, Escuderok bi dinamo elektrikoekin egin zuen bezala, kontua horixe da, frogatzea ezen odola, izerdia eta malkoak ere esperientzia cyborg bat direla, gizakiek eta makinek partekatzen dituzten afektuak.

Informazio gehiago: Israel Galván Company.

Argazkia: Reiner Pfisterer.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu