Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Higa; Gero Axular Dantza Taldea

Antzerkia eta dantza
Dantza
Higa; Gero Axular Dantza Taldea
Victoria Eugenia Antzokia
2021 Abe 11
/ 19:00
20€ , 15€, 8€ EUR

Oharra: ikuskizuna hasi aurretik, konpainiak 2021eko Apoyo Dravet Saria jasoko du Apoyo Dravet elkartearen eskutik, haiekin garatzen ari diren proiektuagatik. Emanaldiaren ondoren, eta Ballet T-ko Topaketa koreografoarekin programaren baitan, Juan Luis Unzurrunzaga koreografoak lanaren sorkuntza prozesuaren berri emango du antzokiko Club Aretoan. Moderatzaile lanak Andoni Mutiloa kazetariak egingo ditu. 

Higa da Gero Axular dantza taldearen produkzio berria. Aurreko lanetan bezala, ikuskizuna euskal kulturako pasadizo historiko batean inspiratzen da, eta gaur egungo gizarteko auzi bizi-biziekin lotzen dute. Oraingo honetan, XVII. mendearen hasieran Donibane Lohizuneko emakumeek Inkisizioagandik jasandako jazarpen gogorrari begira jarri da.

Higak zuzeneko musika indartsua eta euskal dantza tradizionalean oinarrituriko koreografia landuak konbinatzen ditu.

Informazio gehiago: Gero Axular Dantza Taldea.


Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu