Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Vigor Mortis; OtraDanza

Antzerkia eta dantza
Dantza
Vigor Mortis; OtraDanza
Victoria Eugenia Antzokia
2021 Urr 15
/ 19:00
24€ , 18€, 10€ EUR

Oharra: emanaldiaren ondoren, eta Ballet T-ko Topaketa koreografoarekin programaren barne, lanaren sorkuntza prozesuaren zokoak aztertuko dira Club Aretoan. Asun Noalesek (zuzendaritza, koreografia eta interpretazioa) eta Carlos Fernándezek (koreografia eta interpretazioa) parte hartuko dute eta Andoni Mutiloa moderatzaile gixa egongo da.

Vigor Mortis ikuskizun surrealista bat da, non poesia, higidura eta narratiba sartzen baitira. OtraDanza konpainiaren beste bidaia aztoragarri bat, amesgaiztoaren eta amets irudiaren artean.

Vigor Mortisek jestualtasunetik eta mimotik gertuen dagoen antzerki hizkuntza eta plastizitatetik eta abstrakziotik ikusitako dantza hizkuntza batzen ditu. Bi pertsonaren bizitza eta haien etxea, bizilekua, egunerokotasuna irudikatzen ditu. Hirukote bat osatzen dute etxeak eta bertan bizi diren bi lagunek, tarteka gozoa, tarteka tragikomikoa.

Vigor Mortisek erakusten digu nola geratzen garen harrapatuta zenbait lekutan, eta zer aztarna uzten dugun han.

Informazio gehiago: OtraDanza.

Esku programa.



Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu