Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Maestrissimo; Yllana

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
Maestrissimo; Yllana
Victoria Eugenia Antzokia
2021 Urr 08 - Urr 09
/ 19:00
24€ , 18€, 10€ EUR
Gaztelaniaz

Maestrissimo ikuskizun "allegro e molto vivace" bat da, kamera kontzertuaren, komedia satirikoaren eta garai baten erretratuaren artekoa, non, Yllanaren estilo peto-petoan, hari laukote baten ibilerak agertzen baitira, XVII. eta XVIII. mendeen artean noizbait (Barrokoaren eta Neoklasizismoaren artean).

Betelanerako musikari bat, bigarren mailakoa, abizenik gabea baina sekulako talentua duena, mailan gora egiten saiatuko da, eta maestrissimo titulua lortzen. Aski izango al ditu talentua eta jenialtasuna hain mundu hierarkizatuan bere lekua egin ahal izateko? Lortuko al du berez merezi duen ospea? Paganiniren ildo berean, baina bere bide propiotik, Maestrissimok atsegin emango die ikus-entzuleei estetika oso zaindu batez eta pertsonaia oso barregarri batzuez, gai potoloak jorratuz aldi berean: etika, sorkuntza, originaltasuna eta arteak gizartean duen balioa, eta horrekin batera musika klasikoaren une gorenetako batzuk gogoraraziko ditu.

Informazio gehiago: Yllana.


Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu