Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

El dilema del jamón: Gurutze Beitia, Txemi Parra

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
El dilema del jamón: Gurutze Beitia, Txemi Parra
Antzoki Zaharra
2021 Ira 30 - Urr 03
/ 19:00
20€ , 15€ EUR
Gaztelaniaz

El dilema del jamón lanean, bost urteko neskato baten aita ageri zaigu (David), zeinak haurraren ikaskide baten amarekin (Africa) baitu hitzordua seme-alaben heziketarekin zerikusia duen arazo batez hitz egiteko.

Davidek, judutarra erlijioz eta Estrellaren aita, eskatzen dio Africari, Karimen amari, semeak ez dezala eraman urdaiazpiko ogitartekorik haurtzaindegira, haurrek elkarrekin askaltzen baitute, eta alabak, erlijio arrazoiak direla eta, ezin baitu jan urdaiazpikorik.

Abiapuntu horretatik garatzen da historia, hiru ekitalditan: David, Africa eta Azken Judizioa, non pertsonaiek, bizitza eredugarriak izanik ere, sekretuak eta miseriak ezkutatzen baitituzte. Historia horretan, erlijioa betiere hor delarik, garai modernootako komedia batek ematen dio bide gogoetari.

El dilema del jamón obraren testua Txemi Parrarena da. Parrak eskarmentu handia du gidoigintzan, honako telesail hauetan jardun baitu gidoi taldeko gisa: Aida, 7 vidas, Los Serrano, Mi querido Klikowsky, Águila Roja edo El internado.

Informazio gehiago: Txalo produkzioak.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu