Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Amua, Axut!

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
amua
Gazteszena (Egia K.E.)
2021 Urr 01 - Urr 03
/ 19:00
10 EUR
Euskaraz
Euskaraz

Anak bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Asko maitatu dute elkar eta maite dute elkar, baina zaila da intimotasun hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromatismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura, hezkuntza alde batera uztea, asteburu bakar batentzat bada ere. Askatasunaren utopia azkenengoetan dela erran izan zaigu hainbatetan, baina, maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?

Kantuz eta irudiz, ikusleari bere lekua eskaini nahi zaio, hats hartze poetikoak minez, pozez, damuz edo ilusioz josiz.

Zuzendaritza: Ximun Fuchs.

Koreografia: Philippe Ducou.

Idazkera: Arantxa Hirigoyen, Maite Larburu, Manex eta Ximun Fuchs.

Aktoreak: Maite Larburu, Manex Fuchs, Ximun Fuchs.

Musika: Maite Larburu.

Informazio gehiago: Amua, Axut!

Oharra: antzezlan hau irailaren 30ean Maite Larburuk eszenatoki berean aurkeztuko duen kRak disko berriaren kontzertuarekin lotuko da abonamendu baten bidez.

* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.


Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu