Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Entsegu irekia: EZ - Oihana Varela

Antzerkia eta dantza
Dantza: entsegu irekia
EZ
Club Aretoa - Victoria Eugenia Antzokia
2021 Mai 10
/ 19:00
0,00 EUR
Gonbidapenarekin
Elebitan

Dantza Garaikidea zer den ba al dakizu? Dantzari profesionalek nola entseatzen duten ikusi duzu inoiz? Koreografoak eszenatokian nola sortzen duen ikusi nahi duzu? Dantzaren munduari buruz ikasi nahi zenuke?

Horrela bada, etorri zaitez EZ lan koreografikoaren entsegu irekia ikustera, Oihana Varelaren eskutik.

EZ. Performance eta dantza instalazio baten inguruan sortua dagoen ikuskizun bat da. Entsegu irekian gure abiapuntua ikusiko duzue, hau da, nola antolatu genuen instalazioa eta ondoren ikuskizunaren zati txiki bat aurkeztuko dugu. Ikuskizunaren gaia autozensura da, beraz tertulian pentsamenduaren eta dantzaren arteko integrazioaz hitz egingo dugu beste gauza batzuen artean.

Sarrera dohainik izango da. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko. Entsegu irekian parte hartzeko nahitaezkoa da erreserba egitea. Plaza-kopurua mugatua da, beraz onarpena izen emate lehentasunaren arabera izango da.

 ERRESERBA EGIN

 

Erreserba egiteko azken eguna maiatzaren 7a (12:00etan) da, ostirala

 

 

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu