Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Haur danborrada

Infantil003final

Infantil001final

Urtarrilaren 20ko desfilea

Jeneralak eta bere Laguntzaileak konpainiak ikuskatu zuten Alderdi Ederren lerrokatu ondoren. Jarraian, Udaletxeko balkoi nagusira igo ziren, Easo Ederrarekin, honen damekin eta Danbor Nagusiarekin batera, alkatea eta haur guztiak agurtzeko. Easo Ederrak eta Jeneralak egun honetarako zituzten desioak adierazi zizkieten 50 konpainiei.

Infantil017final

Infantil025final

12:00etan haur guztiek San Sebastian Martxa eta Donostiako Aintzinako Himnoa jo zituzten Danbor Nagusiaren zuzendaritzapean. Era horretan desfileari hasiera emango zitzaion. Bertan Sarriegi maisuaren melodiak interpretatu zituzten: Diana, Iriyarena, Polka, Erretreta eta Tatiago, Gau Ibilera eta Hau dek hau (José Azarola).

Infantil064final

Infantil070final

Ibilbidea

Haurrek honako ibilbide hau osatu zuten:

  • Alderdi Eder
  • Hernani
  • Avenida
  • Urbieta
  • Prim
  • Bergara
  • Idiakez
  • Gipuzkoa plaza
  • Peñaflorida
  • Bengoetxea

Infantil066final

Irteera Ordena

Haur Danborradako pertsonaiak

Danbor Nagusia era korrelatiboan aukeratzen dute parte hartzen duten ikastetxe guztien artean. Jenerala, Laguntzailea, Easo Ederra,  Damak, Pertsonaiak eta Palafrezainak zozketa bidez aukeratzen dituzte halako pertsonaiak oraindik ordezkatu ez dituzten ikastetxeen artean.

Aurten, Danborradako Pertsonaiak Claret Ikastetxeko kideek bete zuten, eta Danbor Nagusiaren kargua La Anunciata Ikastetxeko ikasle batek.

DSC 0008

Hona hemen euren izenak:

EASO EDERRA:

María Soliño Pedrera

DAMAK:

Naia Ayestaran Balzola

Maddi Villa Gorostidi

PERTSONAIAK:

Batelaria: Irene Ortiz de Zárate Obeso

Inudea: Nagore Zudaire Osés

Irulea: Itzel Cestau Genua

Urketaria: June Fonseca González

Artzaina: Eneko Martínez de Morentín Zugasti

Mandazaina: Ekaitz Llosa Grijalba

Dendaria: Aimar Benito García

Arrantzalea: Lander Esnal Alzugaray

Donostiako hiritarrak: Itziar Iñigo Mena y Jon Agudo Asenjo

JENERALA ETA LAGUNTZAILEA:

Jenerala: Unai Sánchez Castelazo

Laguntzailea: Alejandro Aramburu Fernández

DANBOR NAGUSIA:

Oihane Bruña Chanca

PALAFREZAINAK:

Inge Cajal Orbegozo

Adriana González Ochoa de Alaiza

Maider González Villar

Ander Pascual Castelazo

Ibai Sagarzazu López

Simón Souto Allain

    2017ko Aurkezpen Festa

    Haur Danborradaren aurkezpen-festa Victoria Eugenia Antzokian egin zen, urtarrilaren 18an, asteazkena, 12.00etan.

    Bertan Ohorezko Karguek hartu zituzten parte, 20ko desfilean ari ziren konpainietako ordezkariekin, eta bezperan eta 20an bertan hiriko auzoetan irten ziren haur-danborradetako ordezkariekin batera.

    Easo Ederrari eta Jeneralari dominak jarri zieten eta Haur Danborradako Danbor Nagusiari Aginte Makila eman zitzaion.

    TamborradaVictoriaEugenia076final

    Haur Danborrada: beste irteera batzuk