Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

San Juan zuhaitzaren bedeinkapena

San Juan

San Juan gaua berezia da munduko leku askotan. Gure hirian ere hala da. Bertan egiten den ekitaldi garrantzitsu eta tradizionalena Konstituzio plazako zuhaitzaren bedeinkapena da. Ekitaldi hori normalean ekainaren 23ko 19:00etan egiten da.

Urtero Goizaldi dantza taldeak Konstituzio plazan ipintzen den lizarraren inguruan "Zortzikoa" eta "Gizon Dantza" dantzatzen ditu. Aurretik Felix Garitanok, San Bizente eta Santa Maria elizetako parrokoak, zuhaitza bedeinkatzen du.

Gizon Dantza izenez ezagutzen den dantza, herrietako festa nagusietan herriko plazan agintariek dantzatzen zuten dantza da. Herri bateko ekitaldi herrikoi eta garrantzitsuena zen. Donostian 1700. urtean jada dantzatzen zuten. Eta tradizio hau XVIII. mendean galdu zen arren, gerora berreskuratu egin zuten.

Azken urte hauetan berreskuratze-lana Goizaldi Euskal Dantza Taldeak bete du. 1948. urtean sortu zenetik ez du hutsik egin San Juan bezperako hitzordu honetan.

 

 Gizon Dantza Konstituzio plazan