Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Donostiako Estropadak: bigarren jardunaldia

Festak
2021eko Donostiako Estropadak
2021eko kartela
Kontxako Badia
2021 Ira 12
/ 10:00, 11:00
8,00 EUR
Agortuta

2021eko Kontxako Banderaren edizioa edukiera mugatua eta segurtasun neurri handienekin egingo da, COVID-19ak eragindako osasun egoeraren ondorioz. Ildo horretatik, Donostiako Udalak dei bat egin die tradizioz hitzordu honetara etorri izan diren milaka zaleei, aurten, sarrerarik lortu ez baduzu, proba etxetik jarraitu dezaten, eta ez daitezen Gipuzkoako hiriburura joan ontziak animatzera.

Donostiako Estropadetako bigarren jardunaldia irailaren 12an, igandea, jokatuko da. Emakumeak goizeko 10:00etan hasiko dira eta gizonezkoak, 11:00etan.

SARRERAK

Irailaren 5ean eta 12an, igandeetan, jokatuko diren estropadetarako, tribunako sarrerez gain (salgai online -web honetan- eta Victoria Eugeniako lehiatiletan abuztuaren 27tik aurrera), sarrera orokorrak jarriko dira salgai (guztira 1210 sarrera) 2€ko prezioan. Sarrerak Victoria Eugeniako leihatiletan jarriko dira salgai abuztuaren 30etik aurrera (11:30-13:30 / 17:00- 20:00).

Estropaden egunetan ezin izango da sarrerarik erosi, ez baita takilarik jarriko kalean.

Babeslea: EKP. Laguntzaileak: ADEGI, BM supermerkatuak, EiTB eta El Diario Vasco.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu