Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Hiri berdeagoak bizi ahal izateko; Ibone Ametzaga Arregi, Unai Pascual García de Acilu

+ Kultura
Agora K2050 zikloa
San Telmo Museoa
2021 Mai 26
/ 19:00
Euskaraz
Euskaraz

Planetako bizitzari eusteko espazio garrantzitsuak hartuz eraiki ditugu hiriak. Giza kokaleku horien inpaktuetako bat espezie askoren biziraupenerako habitat garrantzitsuak galtzea izan da, ekosistemen aldaketak eta biodibertsitatearen galera larriak eraginez.

Gainera, alor zientifikotik esaten digute mundu mailan gertatzen ari den biodibertsitatearen galera hori, beste arrisku batzuen artean, faktore erabakigarria dela pairatzen ari garen moduko pandemiak sorrarazteko.

Horregatik, hiria etorkizunerako prestatzeak natura babestea eta berreskuratzea eskatzen du, gure auzoak birmoldatzea emisioak murrizteko eta biodibertsitatea areagotu eta zaintzeko. Biodibertsitatearen Europako Estrategiak azpimarratzen du beharrezkoa dela hiri-espazio osasungarriagoak eta bizi-kalitate handiagokoak sortzea, hirietako metabolismoa ekosistema naturaletakotik hurbil egon dadin.

Nola sustatu hiriko biodibertsitatea eta zerbitzu ekosistemikoak sortzeko duen eginkizuna, bizi-kalitatea hobetuko dutenak eta klima-egokitzapenean lagunduko dutenak?

- Ibone Ametzaga Arregi, Ekologia irakaslea UPV/EHUn
- Unai Pascual García de Acilu, Ikerbasqueko irakaslea eta ikerlaria Basque Centre for Climate Change-en.

- Moderatzailea: Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-kazetaria

Gaztelerazko aldibereko itzulpena egongo da.

Doan, lekua erreserbatu behar da web bidez. Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Zuzenean jarraitu ahal izango da museoaren webgunean eta youtube kanalean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin