Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

¿Se puede vivir en Donostia / San Sebastián? Juana Ochoa, Rafael Farias, Michela Lamedica

+ Kultura
Donostia 2030 zikloa
San Telmo Museoa
2021 Mai 04
/ 18:00
Gaztelaniaz

Nola ikusten duzu gaur etorkizuneko hiria? Urgullen magalean erakusketak Donostiaren iraganera begiratzen du, hitzaldi ziklo, honetan, aldiz etorkizunera begiratuko dugu: hausnarketak, erronkak, ereduak...

Hitzaldi honetako gaia: Donostia Estatuko probintzia-hiriburu garestienen artean dago etxebizitzaren arloan, eta errealitate horrek, besteak beste, eragiten du hiriko gazte askok aldirietara edo beste udalerri batzuetara joan behar izatea etxebizitza bat eskuratu ahal izateko. Egoera hori arindu al dezake hirian etxebizitza gehiago eraikitzeak? Eta etxebizitza partekatua sustatzea? Zein dira etxebizitzak banantzearen onurak? Eta, azken batean, Donostian bizi al daiteke? Gai horiek eta beste batzuk izango dituzte hizpide etxebizitzari eta hirigintzari buruzko topaketa honetan.

-Juana Ochoa, COAVNen presidentea
-Michela Lamedica, ABARASKA | etxebizitza kooperatiboak
-Rafael Farias, Etxegintzako zuzendaria
-Modera: Itxaro Latasa, Arkitektura Eskolako irakaslea

Doan, lekua erreserbatu behar da web bidez. Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.

Zuzenean jarraitu ahal izango da museoaren webgunean eta youtube kanalean.

Antolatzaileak: San Telmo Museoa, Donostiako Estrategia Bulegoa

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu