Mahai-ingurua "Animales ejemplares" liburuaren inguruan.
Duela hilabete batzuk ""Animales ejemplares" (Next Door, 2020) liburua argitaratu da, Juan Ignacio Perezek idatzita eta Yolanda Gonzalezen ilustrazioekin. Liburuaren testua abiapuntutzat hartuta, animalien adaptazioaz, eboluzioaz eta naturaz arituko da biologoa eta fisiologian katedraduna den bere egilea. Ekitaldian parte hartuko dute halaber Arantza Etxeberriak, biologiaren eta medikuntzaren filosofian adituak, eta Ander Izagirre, idazle eta kazetari izateaz gain, askotariko paraje naturalen ezagunak. Solasaldiak, animalien natura zein egokikorra den ikusteko eta inguru gogorretara adaptatzeko animalien gaitasun itzelaz hitz egiteko balioko du. Baita, gizakien aktibitateek mehatxatutako natura ondare aberatsa galtzeko arriskuaren inguruan ohartarazteko ere.
Arantza Etxeberria, Zientziaren Filosofiako irakaslea EHUn.
Ander Izagirre, kazetaria eta idazlea.
Juan Ignacio Pérez Iglesias, biologoa eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendaria.
Doan, lekua erreserbatu behar da web bidez.
Zuzenean hemen: https://www.eitb.eus/eu/hedapena/
Antolatzailea: DIPC (Donostia International Physics Center), EHUko Kultura Zientifikoko Katedra
Laguntzailea: STM
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa