Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Gorbatatik piercingera, Imanol Lazkano

+ Kultura
"Bilintxen Menda" hamabostaldia: hitzaldia
Gorbatatik piercingera hitzaldia
Club Aretoa - Victoria Eugenia Antzokia
2021 Mai 11
/ 19:00
Euskaraz
60 minutu
Agortuta Euskaraz

Imanol Lazkano dateke bertsolaritzak azken 100 urteotan izan duen bilakaeraren lekukorik behinena. 1936an jaio zen, Txirrita hil zen urtean. Hernaniar bertsolariarekin kantatzera iritsi zen belaunaldi baten kantu-lagun izan zen gaztetan (Basarri, Uztapide, Zepai, Txapel...), eta, tartekoak tarteko, gaur egun elitean dauden gazteak ere plazakide izan zituen azken urteetan. Bertsolaritzak belaunaldiz belaunaldi izan dituen aldaketak izango ditu aztergai bertsolari azpeitiarrak: bertsolarien profil soziala eta profesionala, pentsakera, bertsokera, gaiak, estetika... Xabier Euzkitze herrikideak egingo du aurkezpena.

Ekitaldi hau Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak elkarrekin antolatutako Bilintxen Menda izeneko bertso hamabostaldiaren baitan gauzatuko da.

Oharra: Ekitaldirako sarrera gonbidapen bidez izango da. Gonbidapenak maiatzaren 10eko goizeko 11:30tik aurrera donostiakultura.eus/sarrerak webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan lortu ahal izango dira. Gehienez, bi gonbidapen pertsona bakoitzeko.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin