Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

KrearT: Lanen erakusketa; Manu Muniategiandikoetxea

+ Kultura
Tailerra
San Telmo Museoa
2021 Api 17
/ 10:30 - 13:00
8 (Bazkideek 6) EUR
Euskaraz
Agortuta Euskaraz

Gaurko gaia lanen erakusketa izango da. Proposamena obrak eta objektuak erakusteko dinamika lantzea izango da, maketak eginez.

Tailerraren helburua da norberaren sormena ezagutzeko eta garatzeko tresnak eta metodoak ezagutzea. Abiapuntua museoan ikusgai dauden hainbat lan izango dira. Taldeak lan horien inguruko ikuspuntuak eta interpretazioak partekatuko ditu, eta artistak sormen prozesuan duen esperientziaz arituko da. Ondoren sormen indibidualean oinarrituz parte hartzaileek proposamen bat landuko dute, obrak, artistak eta haien sorkuntza prozesuak ulertzen laguntzeko. Horretarako askotariko material eta teknikak baliatuko dituzte.

Horrela, bada, tailerra lau urratsetan egituratuko da: datuak eta informazioa biltzea, lanketa praktikoa, emaitza behatzea eta esperientzia partekatzea.

Denera lau KrearT saio eskainiko ditu Manu Muniategiandikoetxea artistak. Tailer bakoitza gainerakoen desberdina izango da; beraz, interesa duten pertsonek guztiak edo batzuk bakarrik egiteko aukeraizango dute:

Tailer bakoitzaren prezioa 8 eurokoa da publiko orokorrarentzat, deskontuekin museoko bazkideentzat (sarrera 6 euroan erosi ahal izango dute), eta langabezian dauden pertsonentzat eta ikasleentzat 3 euroan (egoera hori egiaztatuz).


Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu