Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Iparraguirre, 7

+ Kultura
Ikuskizuna
San Telmo Museoa
2020 Aza 22
/ 19:00
50 minutu
Agortuta

Ikuskizunak Iparraguirreren nortasunaren, ibilbidearen eta garaiaren profila azalduko du bere abesti ikonikoenen artean zazpi hautatuta: begirada poliedrikoa ikuspegi desberdinetatik, bere unibertso pertsonalean oinarritutako mintzaira sentsorial eta poetikoarekin, eta glosa epikotik aldentzen den diskurtsoarekin.  Giza erretratu hori erakusten joango zaigu bere inspirazio-iturriak (lurra eta hizkuntza), bere karisma (bihotza), bere tresnak (gitarra), bere lan-eremua (plazara!), edo bere obra ezagunena (zuhaitza).

Ikuskizunean zuzeneko musika, ikus-entzunezkoak, errezitatzeak eta dantza biltzen dira.

Ikus-entzunezkoek testuinguruan jartzen dituzte Iparraguirreren obrak Iraia Okinaren ilustrazio bizidunen bitartez, eta Olatz Beobide aktorea haiek “kontatzen” joango da agertokia Amaia Elizaran dantzariarekin partekatzen duen bitartean.

Musikari dagokionez, abestien interpretazioak haietara hurbilduko gaituzte aurreiritzi eta loturarik gabe, kolore musikal desberdinen bahetik pasatuz. Labur esanda, libre, Iparraguirre bera bezala. Horretarako, Alberto Lizarralderen musika-zuzendaritza izango da, eta soinu-paleta zabal batean mugitzen diren musikarien parte-hartzea, hain zuzen ere, musika tradizionala, rocka, jazza eta inprobisazioa, antzinako musika, gospela, musika garaikidea…

Hauek dira musikariak: Lide Hernando (ahotsa), Beñat Axiary (ahotsa), Sorkunde Idigoras (pianoa, zango-biola, loop-ak, ahotsa), Josetxo Silguero (saxo sopranoa eta baritonoa), Xabi Zeberio (nyckelharp, loop-ak, ahotsa), Arkaitz Miner (gitarra, mandolina, biolina, efektuak, ahotsa).

Ekitaldia museoko elizan izango da.

Ekitaldirako sarrera doakoa da, baina lekua erreserbatu behar da webgunearen bidez

Antolatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia, San Telmo Museoa
Diseinua eta produkzioa: Morgancrea
Zuzendaritza: Carlos Rodríguez, Asun Lasarte

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu