Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

«Hamaika entzuteko!» irrati-piezen VI. deialdia zabalik azaroaren 27ra arte

Hamaika entzuteko!

Asteartea, 2020(e)ko Urria(r)en 13-(e)an

Hamaika entzuteko! irrati-piezen lehiaketarekin irrati-pieza labur eta originalen ekoizpena eta hedapena bultzatzea dute helburu DK Irratiak eta Donostia Kulturak. Lanak aurkezteko epea zabalik egongo da azaroaren 27ra arte.

Parte-hartzaileek gehienez bost minutuko piezak aurkeztu ahal izango dituzte, gaztelaniaz edo euskaraz. Gaia guztiz askea da, eta edozein motatako pieza izan daiteke. Aurkeztutako lanaren originaltasuna, sormena eta interesa izango ditu kontuan epaimahaiak.

Sariak:

-  Irrati-pieza onenaren saria: 800 euro

-  Euskarazko irrati-pieza onenaren saria: 600 euro

DK Irratiak parte-hartzaileen zerbitzura jarriko ditu bere estudioak eta baliabideak, eta aurkezteko irrati-pieza bertan grabatzeko eta editatzeko aukera eskaintzen du, nahi izanez gero. Sari banaketa abenduaren 15ean izango da Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan.

Informazio gehiago:

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu