Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Leyre Ruiz de Alegriaren "Eulia" lana sarean ikusgai

Leyre Ruiz de Alegria

Asteartea, 2020(e)ko Uztaila(r)en 07-(e)an

Eulia Leyre Ruiz de Alegríak COVID-19aren itxialdiaren 0 fasean sortutako ikus-entzunezko proiektu koreografikoa da. Katherine Mandsfield idazlearen izen bereko kontakizunean dago oinarritua. Lana Luisa Etxenikek Ernest Lluch Kultur Etxean ematen duen Idazketa sortzailea izeneko tailerrarekin batera garatu da.

Ipuinaren testuinguru belikoaren barruan gertatzen diren emozioen eta, botere zanpatzaile baten pean, euliaren bizitzeko ahaleginaren arteko tentsioa jasotzen da.

Bi ohar: Amoranteren Otoi (mi padre) kanta da entzuten dena bideoan eta hemen irakur dezakezue gaztelaniaz La mosca, baita euskaraz entzun ere Xerezaderen artxiboan.

Obra honen sorkuntza prozesua interesgarria da hain justu frustrazioarekin lotzen delako, beharrezko baliabide eta laguntzarik gabe hainbat arlo teknikotan aurrera egiteak suposatzen duen erronkagatik. Lanak ere artisten sormenaren blokeoaz hitz egin nahi du, berrogeialdia inspiraziorako eta etengabeko ekoizpenerako derrigorrezko unea balitz bezala.

Euliak ez du perfektua izan nahi. Baldintzetara egokitzen da. Memoria da, eta amorrua, mugimendu libre eta pentsakorra, klaustrofobia, odola, etxeak, atariak, barroteak, hautsa, beldurra, airea. Euliak.

Leyre Ruiz de Alegría (Donostia, 1993) Madrilen bizi den diziplinarteko artista da. Mugimendu eta dantza garaikidea, ikus-entzunezko errealizazioa eta arte zuzendaritza jorratzen ditu.

Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea ikasi ditu eta Dantza Moderno eta Garaikideko ikasketak egiten ditu gaur egun. Zine, dantza eta publizitateko proiektuetan egin du lan autonomo gisa, kameraren aurrean zein atzean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Ikastaroak

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin