Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

La Europa de la Ciencia; Cristina Garmendia, Mikel Mancisidor, Juanjo Álvarez

+ Kultura
Europar Elkarrizketak on line
DK ON!
2020 Mai 14
/ 18:00
Gaztelaniaz

Osasun-krisiak balio handiagoa eman dio zientziak eta adituek prebentzioan, aholkularitzan eta krisialditik irtetean duten zereginari; izan ere, ezagutza funtsezkoa da mota honetako krisialditan. Errebalorizazio hori iragankorra izango da, ala zientziari arreta handiagoa eskainiko diote gobernuek eta iritzi publikoak hemendik aurrera?

Cristina Garmendia: Biologia molekularrean doktorea. Europako Batzordearen aholkularia EBko etorkizunerako I+Gari buruzko goi-mailako taldean, IX. Esparru Programa (2021-2027) diseinatzeko gomendioak egin dituena.

Mikel Mancisidor: Nazioarteko Harremanetan doktorea. Zientziari eta Giza Eskubideei buruzko Behaketa Orokorrerako NBEko DESC Batzordeko kontalaria eta Zientziarako Giza Eskubiderako Nazioarteko Institutuko presidentea.

Juanjo Álvarez: UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna. Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioko patronoa. Globernanceko idazkaria (Gobernantza Demokratikoko Institutua).

Saioen dinamika

Aurrez aurreko jarduera guztiak bertan behera geratu direnez koronabirusaren ondorioz, oraingo honetan egoera berrietara egokitu eta on line formatuan burutuko ditugu, denbora errealean.

Plataformak jendearen parte-hartzea ahalbidetuko du. Zuzenean parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena. Museoko youtubeko kanalaren bidez ere jarraitu ahal izango da, baita museoaren webgunean (hemen) eta Globernance-n ere, izena eman beharrik gabe, baina kasu honetan ezin izango da zuzenean parte hartu.

Izena emateko aukera jadanik irekita dago, honako estekan

Europar Elkarrizketak zikloko beste saioak

European Dialogues zikloa, San Telmo Museoak eta Globernancek antolatua, Europak dituen erronken inguruan hausnartzeko jaio zen. Aurten coronavirusak eragindako krisia aztertuko dute hiru ikuspegi ezberdinetatik:

Antolatzaileak: San Telmo Museoa, Globernance

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu