Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Umeen masaje tailerra (0-1 urte)

+ Kultura
Haurtzaroa: sustraitzeko aroa
Egia K.E.
2020 Ots 19
/ 11:00-12:30
Libre, jarleku guztiak bete arte

HAUR MASAJEA: GIZA HELTZE PROZESUAN DUEN FUNTZIOA.

Organo handi bat dugu, biltzen gaituena, azala, mintzaren barneko eta kanpoko muga gisa, etengabe eragiten ari dena. Masajeak zirkulazio-sistema eta sistema immunologikoa estimulatzen ditu, bai eta bihotz-pultsazioa, arnasketa eta digestioa ere. Haurtxoaren garapena sustatzen du, eta oreka perfektua ematen dio, hura indartzen eta koordinazioa hobetzen den heinean. Era berean, giharren elastikotasuna eta erresistentzia errazten ditu, bai ekintzan bai atsedena hartzean erlaxatuta egoteko gaitasuna hobetuz. Beraz, masajeak mesede egiten dio psikoafektibitateari, eta lotura ona sortzen da, alde psikomotorra, identitate biologikoa, lateralitatea eta alderdi soziala: zure burua eta besteena lotzen lagunduz.

Tailer honetara parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Bere helburua erlazio afektiboak elkar partekatzea da. Haurdun dauden emakumeak etor daitezke baita ere, jaio berriei masajea nola eman ikasteko. 

Doakoa da tailerra, hilaren hirugarren asteazkenetan.

Tailerra emango du: José Ramón Mauduit (psikologo).

Antolatzaileak: ASKA, HAZI-HEZI

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu