Garraio elektrikoari esker, uste izatekoa da errepideak dauden inguruak eta, bereziki, hiriak eta herriak (ibilgailu motordunen dentsitate handiena duten eremuak) atseginagoak bihurtuko direla, zarata eta kea gutxituko direlako. Energiaren ikuspegitik ere trantsizio-energetikorako lagungarria izan daiteke. Zenbateraino da hori horrela?
Zientzia eta gizartea bidegurutzean. Eztabaida dezagun
Lau mahai-inguru egingo ditu Elhuyarrek helburu honekin: gizartean kezka sortzen duten gaiak plazaratzea, ikuspegi zientifiko eta kritikoarekin, eta herritarrekin batera eztabaidatzea, herritarren parte-hartzea sustatzeko helburuarekin.
Saio bakoitza gai jakin bati buruzkoa izango da, eta, zeharka, denetan landuko dira ingurumena, berdintasuna eta hizkuntza. Hiru adituk parte hartuko dute saio bakoitzean, gaiari buruz duten ikuspegia eskaintzeko, eta herritarren parte hartzea ere bultzatuko da, Elhuyarreko kide batek gidatutako dinamika baten bitartez.
Hizkuntza: gaztelaniazko aldibereko itzulpena egongo da.
Antolatzailea: Elhuyar
Laguntzailea: San Telmo Museoa
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa