Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Areto berria zabaldu du Ernest Lluch Kultur Etxeak Arccon duen Liburutegian

ernest lluch arcco

Ostirala, 2019(e)ko Urtarrila(r)en 25-(e)an

Anoetako Estadioko birmoldaketa lanak iraun bitartean, Ernest Lluch Kultur Etxeak ARCCO merkatal zentroan duen liburutegiak, areto berria zabaldu du urtarrilaren 25ean.


Liburutegiaren gela berria, ARCCOko lehenengo solairuan dago eta bertan kokatuko da Haur Liburutegia. Bertan egingo dira, bai haurrentzat (Ipuinaren Ordua, Liburu Baby Kluba, liburu Joko Kluba, eskolen bisita gidatuak, etab.) baita helduentzat ere antolatzen diren hainbat ekitaldi (Literatur solasaldiak, etab.)

Areto berriaren ordutegia hauxe izango da:

Astelehenetik ostiralera:16:00-20:00

Larunbatetan eta zubietan: 10:00-14:00 / 16.30-20:00

Honekin, hiru dira Ernest Lluch Kultur Etxeak Anoetako Estadioaren birmoldaketa lanak bitartean, ARCCOn eskeintzen dituen espazioak: aipaturiko Liburutegiaren bi aretoak eta Amarako KZgunea hartzen duena.

Zerbitzu hauek, Ernest Lluch Kultur Etxeak Anoetan duen ohiko egoitzara itzuliko dira, lekuz aldatzera behartu duten estadioaren lanak amaitzen direnean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu