Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Euskaraldia: izena emateko epea irailaren 20an zabalik

Euskaraldiaren logoa

Asteartea, 2018(e)ko Iraila(r)en 11-(e)an

Irailaren 20an, Euskaraldian izena emateko epea irekiko da Donostiako Kultur Etxeetan. Horretarako buzoiak jarriko dira Kultur Etxe guztietan herritarren proposamenak jasotzeko.

Euskaraldia euskararen ebilpena sustatzeko ekimen bat da eta 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra ospatuko da. Euskara ulertzeko gai diren 16 urtetik gorako herritarren parte har dezakete.

Parte hartzeko bi aukera daude:

  • Ahobizi: "Ulertzen duenari euskaraz egiten diot, hark erdaraz erantzun arren. Eta ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egiten diet".
  • Belarriprest: "Egidazu euskaraz; nik erdaraz zein euskaraz erantzungo dizut".


Bakoitzak bere inguruan egitea da proposamena: lagunartean, familian, lantokian, etxean, eskolan, dendetan, kirol-kultura elkartean, mugimenduan.

Norberak aukeratuko du zein paper jokatuko duen eta 11 egunetan zehar Ahobizi edo Belarriprest txapa eramango du soinean.

Informazio gehiago: Euskaraldia.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu