Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Fronteras de Europa: Sur, los centros de detención en Libia; Ricard G. Vilanova, Laura J. Varo

+ Kultura
Hitzaldia
San Telmo Museoa
2017 Eka 13
/ 19:00
Libre, jarleku guztiak bete arte
Gaztelaniaz

“Europaren mugak” zikloan kontinenteko mugetako egoerak aztertuko dira urtean zehar,  bidez. Kasu honetan Libia izango da gaia. Ricard García Vilanova fotokazetariak eta Laura J. Varo kazetariak beren ikuspegi profesionaletik abiatuta gaiaren irakurketa egingo dute, besteak beste argazkien laguntzaz.

Libia abiaburua da. Honeraino Europara jauzia eman nahi duten Saharaz hegoaldeko milaka lagun iristen da. Ailegatu bezain laster topo egiten dute etorkinak atxilotzeko mekanismoekin, Muamar Gadafik berak, 2011ko urrian, erail aurretik, martxan jarri zituenak eta oraindik dirautenak.

Atxilotze esparru horietan metatuta ahultzen joaten dira, beren lehen muga (harresiak, patioak, torturak, segurtasun guardak), trafikatzaileei ordaintzen dieten arte, hondartzara eraman eta lepo doan zodiak batean sartu ditzaten arte. Hortik Italiarantz abiatzen dira, itsaso zabalerantz. Bizitza jokoan. 2015ean, 3.772 pertsonek bizitza galdu zuten gure itsasoan, horietatik 2.892 Erdialdeko Mediterraneoan.

Ricard Garcia Vilanova, fotokazetaria (Bartzelona, 1973)

“Errefuxiatuen krisiak, zoritxarrez ez dira berriki gertatutako zerbait; gatazka guztietan, populazio masa handiek alde egiten dute gerratik ihesean beste herrialdeetara. Libian, lehen mugimendu handia Tunisiako mugan eman zen jadanik 2011 urtean. Hala ere, une horretan, oharkabean pasa zen guretzat, Europako ateak oraindik ez zituelako ukitzen. Aldaketa hori izan da hain zuzen ere, nire iritziz, krisi hau une honetan mundu osoko egunkarietako lehen orrialdeetan ipini duena”.

Laura J. Varo, kazetaria (Melilla, 1983)

“Muga eta eraikitzen ari diren herrien atzetik ibili naiz, konturatzeko, azkenean, aberririk handiena, lurrik ez daukaten horiek bizi dutena dela. Iraultza ondoko Libia, iragaitzazko historiaz betetako purgatorio horietako bat da, bidegurutze bat, non deabruarekin paktuak itsasoan ixten diren. Saihetsezina zen hantxe porturatzea, “Europa Gotorlekuaren” loreontzi -hesian, eta, saihetsezina da ere berriz hara itzultzea, egiaztatzeko, edozer posible den anabasan, bizitzak aldatzen direla, berdin irauteko”

Antolatzailea: San Telmo Museoa, Donostiako Udaleko Lankidetza Saila, 5W

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu