Hizlaria: Miguel Ángel R. Lorite
R. Loritek berak idatzitako argitalpena “Iluminación de exposiciones. De la práctica a la teoría” aurkeztera dator.
Argitalpena museografiako eta argiztapen-diseinuko profesionalentzat interesgarriak eta erabilgarriak diren erreferente, gogoeta eta esperientziez beteta dago.
Miguel Ángel Zientzia Fisikoetan lizentziaduna da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, argiztapen graduondoko batekin espezializatu zen Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan eta argiztapen arkitektonikoko beste batekin ETSAM unibertsitatean. 1986tik 2005era bitartean, Espainiako Kultura Ondarearen Institutuko (Kultura Ministerioa) Kultura Ondasunen Prebentziozko Kontserbaziorako Departamentuko argiztapen-arloa garatu zuen. 2006ko urtarrilean Intervento enpresaren zuzendaritza hartu zuen. Enpresa 1993an sortu zen, eta museografia eta argiztapena lantzen zituen. 28 urte baino gehiagoko ibilbidean zehar, argiztapen-proiektu ugari egin ditu, betiere Ondare Historikoarekin, museoekin eta arkitektura bereziarekin lotuta.
Antolatzailea: Intervento
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa